Informatika arloko teknikari eta profesional guztientzako elkartea da ATI. Espainia osoan dago ezarrita, Autonomi Erkidego batzuetako Herrialdeko Kapituluen bidez.
1967an sortu zen eta, gaur egun, Espainiako informatika arloko elkarte dinamikoena eta zabalena da. Hainbat egoitza ditu, Bartzelonan (nagusia), Madrilen, eta Valentzian.
ATIk Espainia ordezkatzen du IFIP-en (International Federation for Information Processing).
CEPIS (Council for European Professional Informatic Societies) erakundeko kidea da ATI, eta lankidetza-hitzarmena du ACM-rekin (Association for Computing Machinery).
Espainiako hainbat elkarterekin ere lankidetza edota lotura akordioak ezarri ditu ATI-k, hala nola Ada Spain, ASTIC, Hispalinux, AI2 eta RITSI (Asociación Nacional de Estudiantes de Ingenierías e Ingenierías Técnicas en Informática).